Equo Berdeak aurkeztu du ofizialki U21eko Hauteskundeetarako hautagaien zerrendak

Presentación programa y candidatos EQUO EuskadiEquo Berdeak Euskal Ekologistak Vitoria-Gasteizen aurkeztu ditu gaur goizean hiru lurraldeetarako hautagaiak eta programa elektorala. Arabako zerrenda burua eta lehendakari-gaia den Aitor Urrestirekin batera, Rosa Martinez izango da Bizkaiko zerrendaren lehenengoa eta Monica Monteagudo Gipuzkoakoa.

Equo Berdeak Euskal Ekologistak berretsi du Eusko Legebiltzarrean sartzeko asmoa eta horretarako datozen hauteskundeetan programako lerro nagusiak eta eslogana aurkeztu du: Euskadik behar dituen energiak.  “Europako hainbat lekutan gobernuan dauden Partido Ekologisten arrakasta Euskadira ekartzeko aukera dugu -adierazi du Aitor Urrestik-. Alternatiba fresko, serioa eta bateratzailearen garaia da, Euskadi krisi honetatik indartuta atera dadin”

Equo Berdeak Euskal Ekologisten Hautagaien aurkezpena eta hauteskundeetarako programaren onespena Vitoria-Gasteizen izan den ekitaldi batean burutu da. Bertan egon dira Equoko bozemailea den Juantxo López de Uralde, Valentziako Compromis-eko diputatua, Alice Leiciagueçahar Europe Écologie-Les Verts Iparralde eskualdeko diputatua eta Nafarroako Equoko ordezkariak, besteak beste.

EQUO Euskadik, bere programan gaur egungo ereduaren aldaketa progresiboa proposatzen dio Euskadiko gizarteari. “Green New Deal” izenarekin ezaguna den garapenaren modeloaren eskutik ekonomia berrindartu nahi du energia berriztagarriak, nekazaritza ekologikoa, arrantza sostengarria, etxebizitza eta urbanismoaren egokitzapena edota pertsonen zaintza bultzatuz, lanpostuak sortuz. Programaren beste atal garrantsitzuak dira demokraziaren erregenerazioa, energiaren modeloaren aldaketa edota gizatearen berdintasuna eta justizia areagotzea.